Dortokak arriskuan

Filadelfiako Drexel Unibertsitateko ikertzaileek Pazifikoko laute-dortokak iraungitzeko zorian daudela adierazi dute. Dortokei ipinitako sentsoreak erabiliz hamar urtez jarraitu dituzte Costa Rica-ko Playa Grande-n habia egiten duten dortoka-emeak. 10 urtetan, 1988 eta 1998 bitartean, hain zuzen, hondartzara iristen diren dortokak 1.367tik 117ra murriztu dira eta 2004rako 50 besterik ez direla geratuko iragarri dute. Ikertzaileen iritziz dortokak sareetan nahas ez daitezen arrantza-teknikak aldatu egin behar dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila