Ditxosozko PVCa

Leihoak egiteko, ura edo freskagarrien ontziak edo gure etxeetako tuturia egiteko. Horretan guztietan erabiltzen da gaur egun PVCa eta zenbaitzuren iritziz kalterik sortzen ez badu ere, polimero horren erabilera arautzea ezinbestekoa da.

Zer gertatzen da PVCarekin? Azken bolada honetan, aldeko eta kontrako iritziak nonahi aurki daitezke eta polemika bizia piztu da horren inguruan. Zenbait lekutan esate baterako, batzorde bereziak eratu dira PVCaren erabilera arautzeko, giza osasunarentzat eta ingurugiroarentzat kaltegarria izan daitekeela zabaldu baita.

Europan jadanik entzun dira PVCaren erabilera erabat debekatzearen aldeko ahotsak eta Suitzan esaterako, erabat galerazita dago ura, freskagarriak edo garagardoa botilaratzeko. Ekoizleek inongo kalterik eragin lezakeenik ukatzen duten bitartean, talde ekologistek PVCa ekoizteak ingurunean poluzioa sortzen duela eta gizakion nerbio- eta ugal-sistemei kalteak eragiten dietela diote. Horra hor beraz, polemikaren muina.

PVC Poli(bili kloruro) polimeroaren laburtzapena da. Material hau erabilienetakoa da bere ezaugarriak medio: disolbatzaile gehienetan disolbagaitza da eta agente kimikoak ondo jasaten ditu. Duela 60 urte hasi zen merkatuan sarri-sarri erabiltzen. Europan 5 milioi tona inguru ekoizten da urtero, Alemanian, Frantzian eta Italian nagusiki.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila