Dinosaururik zaharrena

Paleontologoek Madagaskar-en aurkitu dituzten bi dinosauruek 230 milioi urte dituzte, Argentinan aurkitutako aztarna zaharrenek baino 3 milioi urte gehiago. Aztarnen azterketen arabera, txekorraren tamaina, buru txikia eta lepo luzea zuten animalia horiek belarjaleak ziren eta Jurasikoa baino lehenago bizi izan ziren, Madagaskar, Afrika eta Hego Amerikak Pangaea kontinente bateratua osatzen zuten garaian.

Orain arte ezezaguna zen espezie hau periodo jurasikoko dinosauruen aitzindaria izan liteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila