Diktafonoak eta bulegoko zarata

Lanbabeserako Sail federala 1983.ean konturatu zen diktafonoek oso soinu-kalitate txarra zutela eta giza entzumenean hegazkinen zarata-maila baino handiagoa sortzen zutela.

Alemaniako bulegoetan 300.000tik 450.000 enplegatu (gehienak emakumeak) dira beren lanorduetan zarata-maila kaltegarriko diktafonoak erabiltzen dituztenak. Ergonomic Institut für Arbeits- und Sozialforschungs-GmbH erakundeak datu hauek argitaratu dituenez, laneko gaixotasunak ere araberakoak izango direla espero da. Lanbabeserako Sail federala 1983.ean konturatu zen diktafonoek oso soinu-kalitate txarra zutela eta giza entzumenean hegazkinen zarata-maila baino handiagoa sortzen zutela.

Ergonomic

institutuak dioenez azkenaldian gauzak zerbait hobetu dira, baina oraindik ere aparatuen hirutik batek 85 dezibel baino maila handiagoa ateratzen du. Beraz, institutu honen eritziz enpresei beharrezko babes-neurriak hartzea exigitu behar zaie diktafonoekin lan egiten dutenek kalteak jasan ez ditzaten. Lantegiko giro-zarataren maila jaistea oso interesgarria da, zeren eta aparatuen soinu-bolumena maila horren arabera igotzen bait da. Entzumenean kalterik ez sortzeko beste aukera bat, erreprodukzio-kalitate handiko diktafonoak erabiltzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila