Dieta orekatuaren adibide koloretsua

Eduardo Nycander arkitektoak Peruko Tambopata eskualdean lortu du irudiko argazki bikain hori. Charles Munn zientzilariaren aginduz, oihaneko arak bizi diren eskualdeetan habi artifizialak egitera joan zen eta atseden-orduetan egin zuen argazkia, ale eder horiek buztinezko amildegian zintzilik zeudela.

Landareen haziaz helikatzen badira ere, Tambopatako arek ez diote muzin egiten gozoa dirudien buztinezko mokaduari.

Zalantzarik gabe, arak bazkatzen ari ziren bertan. Harriturik geratu ziren zientzilariak arak barazkijaleak izanik, bazkalordua bertan ematen zutela ikusi zutenean. Oihanean, izan ere, barazkijale hauen sabela asetzeko lain aurki zezaketen. Landareen haziaz helikatzen badira ere, Tambopatako arek ez diote muzin egiten gozoa dirudien buztinezko mokaduari.

Gerora frogatu ahal izan zutenez, buztinak mesede handia egiten dio araren liseriketa aparatuari, helikagaitzat dituzten zenbait landareen hazi pozointsuaz babesten baititu. Buztinak, izan ere, pozoina neutralizatzen eta dieta orekatzen laguntzen diela frogatu ahal izan dute ikerlariek. Barazkiek ez dituzten mineralak ere, era xelebre horretan lortzen dituzte Peruko arek. Dudarik gabe, kontutan hartzeko helikadura orekatuaren adibide garbia da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila