Macintosh Plus, SE edo Macintosh II batera konektatuta 24 x 36 neurritako 45 diapositiba egin ditzake orduko eta 2732 x 4096 puntuko bereizmenarekin.
Pelikularen inpresioa bereizmen altuko pantaila batean egiten da, programa batek irudiak edo koloreak aldatzeko aukera emango duelarik.
Bi motatako diapositiba-filmak erabil daitezke: Kodak Ektachrome EPN 100 eta Polaroid Polachrome 100 motakoak. Interface batek eta Slidewriter periferikoaren programak gobernatzen dute Macintosh-aren eta diapositiba-prozesatzailearen arteko datu-transmisioa.
Slidewriter-a periferiko osatua da. Argazki-unitatea, Macintosh-erako interface-a eta esplotazio-programa barneratzen ditu. MacDraw, MacPaint eta PICT formatutako fitxategiak sortzen dituzten programekin bateragarria da.