Denge birusaren egitura argitu dute

Denge birusaren hiru dimentsioko egitura argitu berri dute. Dirudienez, E proteina deritzonak birusaren inguruan geruza babeslea eratu eta esfera-itxura hartzen du. Aurkikuntza hori oso garrantzitsua da, lehenengo aldiz argitu baita birus baten egitura flabibirusen familian, eta dengeaz gain, horrekin erlazionatutako gaitz asko nola kutsatzen diren jakiteko balioko baitu. Flabibirusek eragiten duten beste gaixotasun batzuen artean sukar horia, entzefalitisa eta Nilo mendebaldeko sukarra daude. Urtero milioika gizaki kutsatzen ditu gaitz horrek mundu osoan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila