Datu-autopista azkartuz

AT&T konpainia estatubatuarrak itsasazpiko kable optiko baten bidez, informazioa orain arte baino 4 bider azkarrago bildatzea lortu berri du. Florida eta Irla Birjinen arteko 2.000 km-ko distantzia lotzen dituen kablea erabili dute horretarako. Trasmisio-abiadura azkartzea, seinalea elektronikoki anplifikatu beharrean optikoki anplifikatu dutelako erdietsi da.

Gaur egungo zuntz optikozko kable komertzial azkarrenek 2.500 milioi bit segundoko transmititzen dute, baina bideofonozko zerbitzuak garatzen diren heinean beren ahalmena handiagotu egin beharko da. Horretara dator AT&Tren sistema berria; segundoko 10.000 milioi bit transmititzeko gai baita.

AT&Tren kablea guztiz prest egongo denean, 1995eko urtarrilean gutxi gora-behera, EEBB, Mexiko, Italia, Espainia eta Portugal lotuko ditu. Hala ere, ez du abiadurarik handienean lan egingo, bezeroek oraindik behar ez dutelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila