Daewoo enpresa korearrak Gasteizko hozkailu-fabrika egiten aurrera jarraituko duela adierazi zion Eusko Jaurlaritzari iragan martxoan.
Europako Batzordeak enpresa korearrak jasotako dirulaguntzak legez kanpokoak zirela erabaki zuen arren, Demesa sustatzaileko lehendakariak, Min-Woong Lee Daewooko ordezkariak eta Iñaki Telletxea Industria sailburuordeak egindako bileran enpresarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Iñaki Telletxeak enpresetako ordezkariei Europako Batzordeak hartutako erabakiari errekurtsoa jartzeko asmoa azaldu zien.