COVID-19ak sortutako egoeratik ateratzeko Liburu Zuria aurkeztu du aditu-talde zabal batek

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

covid-19ak-sortutako-egoeratik-ateratzeko-liburu-z

Egungo egoerari irtenbidea aurkitu nahian, hausnarketa kolektiboa eta proposamen zehatzak bildu dituzte arlo askotako akademiko eta profesionalek, “COVID-19aren Liburu Zuria” deitutako dokumentuan. Gaur aurkeztu dute jendaurrean, gizartea gogoeta egitera bultzatzeko, eta agintariei zientzian oinarritutako erabakiak hartzeko tresnak eskaintzeko asmoz.

Liburu Zuriaren sarreran azaldu dutenez, taldeak beharrezkotzat jo du “egoera konplexu hau ebidentzian oinarritutako begirada kolektibo eta diziplina anitzeko batetik aztertzea”. Azterketa horretan, hasteko, lau esparru nagusi hauei erreparatu diete berariaz: osasuna, ekonomia, arlo sozialak eta hezkuntza. Edonola ere, aitorten dute azterketa eremuz eremu egitea baduela arriskurik: “ez dugu ahaztu behar pertsonen osasunaren eta indarrean dauden edo planteatu behar diren politika sozial eta ekonomikoen artean dagoen interdependentzia”.

John Snow Memoranduma hartu dute oinarritzat, eta, helburutzat, berriz, ZeroCovid estrategia. Ugo Mayor Martinez ikertzaile eta liburuaren egileak zehaztu duenez, baina, helburu hori urrun dago oraindik; horregatik, nahiago izan dute norabide horretan eman beharreko pausoak zehaztu, eta, batez ere, gogoetarako eta lanketarako abiapuntu errealista bat eskaini: “Hau hausnarketa eta proposamen ireki bat da, eta guztien ekarpenak jasotzeko eta eztabaidatzeko prest daude. Lan kolektibo bat da, eta, kolektibo horretan, parte-hartzea zenbat eta handiagoa eta askotarikoagoa izan, orduan eta aberatsagoa izango da, eta indar handiagoa izango du instituzioen aurrean”.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila