2020/03/18
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
COVID-19 gaitza eragiten duen birusak gripearenak baino gutxiago mutatzen du
Arg. Wikipedia
Nazioarteko ikerketa-taldeek datu-base berean jartzen dute SARS-CoV-2 birusari buruzko informazio genetikoa. SINC informazio eta albiste zientifikoen Espainiako zerbitzuak jakinarazi duenez, dagoeneko 430 lagin baino gehiago dituzte, 40 herrialdetakoak. Elkarren artean alderatuta, genetikoki zer bilakaera izaten ari den ikusi dute, eta, oraingoz, ondorioztatu dute gripearen birusak baino gutxiago mutatzen duela.
Mutazio-tasa handia bada, zailagoa da botikak eta txertoak garatzea, birusaren geneak asko aldatzen badira, eraginkorrak izateari uzten baitiote. Horregatik berritu behar izaten dute urtero griperaren txertoa, adibidez.
Hala ere, oraindik gehiago da ez dakitena, dakitena baino. Esaterako, ez dute lortu jakitea izaten ari den aldaketak zeri eragiten dioten: erasokortasunari, birulentziari edo transmisio-ereduei. Zenbat eta lagin gehiago deskodetu, eta zenbat eta datu epidemiologiko gehiago izan, orduan eta ondorio gehiago eta zehatzagoak aterako dituzte, baina, edozein modutara, elkarlanaren balioa agerian utzi du emaitza horrek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.