Compounding zerbitzua Zamudion

Gaiker Teknologi Zentroak Compounding zerbitzua jarri du martxan. Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuta dago eta estatu mailan mota honetako zentro bakarra da. Compounding hitzak produktu bat osatzen duten osagaien nahasketa adierazten du. Zerbitzu hori polimero eta plastikoen eraldaketa enpresetan sor daitekeen edozein beharri erantzuna emateko antolatu da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila