Compaq DeskPro 386

Simo erakustazokan agertutako berrikuntzen artean, Compaq Computers etxe amerikarrak aurkeztu duen ordenadore pertsonala da merkatuan dagoen potenteenetakoa; Compaq DeskPro 386. Hona hemen bere ezaugarriak: 32 biteko Intel 80386 mikroprozesadore bat, 80287 koprozesadore matematikoa barneratzeko ahalmena, 14 Mbyte-ra zabal daitekeen Mbyte bateko RAM memoria, 40, 70, edo 130 Mbyteko disko gogorra, MS-DOS edo XENIX sistema eragileak.

Sistema honen prezioa, 130 Mbyteko disko gogorra barne delarik, bi milioi pezeta ingurukoa izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila