Catchword: karaktereen irakurketa optikoa

Catchword, karaktereak optikoki irakurtzen espezializatutako adimendun softwarea da.

Catchword programa, Logitech-en Scanman eskuzko scannerrek behar zuten programa lagungarria da. Catchword, karaktereak optikoki irakurtzen espezializatutako adimendun softwarea da.

Minutuko 2.000 karaktere irakur ditzake eta ikasketa-fase labur baten ondoren edozein karaktere-mota irakurtzeko gai da. Edozein dokumentu inprimatu PCko testu-prozesadorera pasatzeko programa egokia da hau.

Programa honen interface-ak sagua onartzen du eta leiho bidezko menuen bitartez funtzionatzen du. Konfigurazio honi esker aldi berean parametro bat baino gehiago hauta daiteke; testuaren bereizmena (200 puntutik 400 puntura bitartekoa) eta hizkuntza (gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, etab.) adibidez.

Catchword 1.1ek beste irakurgailu edo scanner batzuek irakurritako karaktereak ere onartzen ditu, TIFF motako fitxategien inportazioaren bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila