CANARIAS Teleskopio Handia Araban eraiki dute

Arabako Construcciones Metálicas URSSA enpresak CANARIAS Teleskopio Handia (GTC) eraiki du, eta orain pieza guztiak Palmara eramaten ari dira, hango Roque de los Muchachos behatokian instalatzeko. 2003. urtetik aurrera erabili ahalko da, eta inoiz eraiki den teleskopiorik handiena eta aurreratuena izango da. Osagai guztiak kontuan hartuta, 500 tona baino gehiago pisatzen du eta 26 metroko altuera du, hau da, 7 solairuko eraikin batek duen altuera.

Teleskopioa diseinatu, fabrikatu eta muntatzeko eta lehenengo probak egiteko, Enpresen Aldi Baterako Elkartea (UTE) sortu zuten. Arabako enpresa teleskopioaren eraikuntzaz arduratu da eta Madrileko GHESA Ingeniaritza eta Teknologia sozietatea egiturazkoak ez diren osagaiak hornitzeaz. Instalazioaz, ostera, Kanaria Handiko MONCAINSA enpresa arduratuko da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.