C bitaminak minbizia prebenitzen du

Cornell Unibertsitateko eta Seuleko Unibertsitate Nazionaleko zientzialariek C bitaminak minbiziaren aurka nola jokatzen duen azaldu dute. Zientzialari horiek diotenez, C bitaminak hidrogeno peroxidoaren minbizi-sortzaile efektua blokeatzen du.

C bitamina, gure elikaduraren osagai garrantzitsuenetakotzat jo izan da, 1907an lepraren prebentzioan eragina zuela aurkitu zenetik. C bitaminak zelularteko loturen komunikazio funtzioa (GJIC) ezeztatzea prebenitzen du. Funtzio horren inhibizioa zuzenki erlazionatua dago minbizia sortzeko prozesuarekin, batez ere tumoreen kasuan.

Hidrogeno peroxidoak, 43connexin deituriko proteina berezia aldatuz, GJIC funtzioa ezeztatzen du. C bitaminaz arratoien gibela tratatu ondoren, hidrogeno peroxidoak GJIC funtzioan duen eragina prebenitzen duela ikusi da.

Beraz, C bitaminan aberatsa den elikadurekin minbiziaren aurka daukagun baliabide eraginkorrena erabiliko dugu: prebentzioa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila