Buru-hezurrak mintzo direnean

Irudiko buru-hezurrak uste baino ezuste gehiago eman dizkie Washingtongo Unibertsitateko Ikerlariei.

Irudiko buru-hezurrak uste baino ezuste gehiago eman dizkie Washingtongo Unibertsitateko Ikerlariei. Hegoamerikako Talgua ibaiaren ertzean aurkitutako aztarnategian argazkikoa eta beste 200 buru-hezur zeuden, ikerlariak iritsi zain, agidanez. Lehen azterketaren arabera, Hegoamerikako aztarnarik zaharrenak dira eta balio handia izango dute orain arte ezagutzen ez ziren zibilizazioak ikertzeko.

Ezusterik handiena buru-hezurrekin batera aurkitutako tresnek eman dute: Mayen zibilizazioa garatu baino lehenagokoak badira ere, horiena baino gizarte-egitura sendoago zutela frogatu dute. Hipotesi hori baieztatzeko bi giza taldeen adierazgarri diren aztarnen proteina-azterketa egin dute eta lortutako ondorioek orain arteko teoriak okerrak direla frogatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila