Burmuineko molekula kokainazalea

Askotan, kosta egiten zaigu droga-mendekotasuna zerk sortzen duen ulertzea. Hala ere, ikertzaile batzuek fruta-euliaren nerbio-sisteman aurkitu duten proteina bati esker, badirudi kokaina-mendekotasuna hobeto ulertzeko bidean gaudela.

Jakina denez, kokainak burmuineko molekula bati eragiten dio, eta fruta-eulian aurkitutako proteina molekula horren ahaidea omen da. Beraz, proteina hori genetikoki manipulatuz gero, posible da kokainaren eragina eta sortzen duen mendekotasuna hobeto ulertzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila