Bularreko minbizia

Berlin-eko Karitate Ospitaleak bularreko minbizia antzemateko metodo berria jarri berri du martxan. "Eremu osoko zenbakizko mamografia" izendatu duten teknika orain arte erabilitako erradiografia bidezko metodoa baino fidagarriagoa omen da.

Itxura eta dentsitatearen arabera tumorea onbera edo gaiztoa den iragarri eta tumorearen kokalekua zehaztasun handiz mugatu dezake teknika berri horrek. Aldi berean, errentagarria ere bada, erradiografiak baino kostu txikiagoa baitu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila