Konponbiderik aurkitu ezean Tokioko metroan uholdeak izan ditzakete laster. Trenbide eta geltoki-sarea lurperantz handitu da 60ko hamarkadaz gero, eta lurpeko ur-mailara gehiegi hurbildu dira. Orain, urak gora egin du eta presioak zenbait geltokiren egiturak kaltetuko ote dituen beldur dira injineruak. Uraren maila beste 70 cm igotzen bada, arazo handiak izango dituzte Tokion. Duen egitura izanda, oso konplexua omen da metro-sarea egoera berrira egokitzea eta, horregatik, injineruek behatzak gurutzatu dituzte ur-maila azken 3 urteetan egin duen lez bere horretan gera dadin.