Bolia bezalako plastikoa

Estatu Batuetako ikerlari-talde batek, bai ukituta eta bai egituraz boliaren antz handia duen materia plastikoa prestatu du. Bolia munduan gero eta gutxiago da batetik, eta elefanteak edo errinozeroak babesteko bolia harrapatzea debekaturik dago bestetik.

Adituek begiak itxita probak egin dituzte, eta askotan polimero berria nahiago izan dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila