Bizkaiko Golkoko antxoaren azterketa

AZTIk, beste urte batez, kanpaina bat abiatu du Bizkaiko Golkoko antxoaren egoera nolakoa den jakiteko.

Azterketa horretan, antxoak ugaltzeko duen gaitasuna neurtuko dute, eta, horretaz gain, zein eremutan bizi diren eta adin-taldeak zein proportziotan banatzen diren jakiteko azterketak egingo dituzte.

Kanpainaren beste puntu garrantzitsua antxoaren kokapenaren eta datu ozeanografikoen arteko lotura bilatzea izango da. Horregatik, ikerketa-eremuaren datu hidrografikoak jasoko dituzte, hala nola, uraren tenperatura, gazitasun-maila eta klorofila-kantitatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila