Lur gaineko lehen forma biziak duela 3,8 milioi urte agertu ziren zelula prokariotoak izan ziren, ADN molekula nukleo baten barnean ez zutenak. Zelula eukariotoak berriz, ADNa nukleo barnean dutenak, duela 1,7 milioi urte besterik ez ziren agertu. Baina Jochen Brocks irakasleak Australian egindako aurkikuntzek teoria hori ezezta dezakete. Pilbara Craton gune arkeologikoan 2,7 milioi urte dituzten buztinen barnean esteranoak aurkitu dituzte, zelula eukariotoek sortutako substantzia organikoak. Horren arabera, beraz, zelula eukariotoak uste baino milioi bat urte zaharragoak dira.
Gune berean, garai bereko alga zianofizeoak aurkitu dituzte, fotosintesia egiteko gai izan ziren lehenengo algak, ustez 1,9 milioi dituztenak. Fotosintesi-prozesua, ondorioz, uste baino 800 milioi urte lehenago hasi zen, australiar geologoen arabera, Lurreko atmosferan hura egin ez zitekeenean.