Bizikleta eguzkizalea

Gure Marinok denboraldi bikaina izan duenik ezin uka. Are denboraldi bikainagoa egingo zukeen irudiko bizikleta erabili izan balu.

Mendebaldeko Alemanian asmatutakoa da eta pedaletan eragindako indarrari atzekaldeko eguzki-panelak emandakoa erantsi behar zaio. Panelak motore elektriko bati loturik daude.

Bizikleta horretan, edozeinek 45 km/h-ko abiadura .erraz lor dezake, antza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila