Biziaren oinarriak Titan-en?

Astrofisiko frantses batzuk, azido zianhidrikoa (HCN) identifikatu dute Titan izeneko Saturnoren satelitean. Aurkikuntza honek benetako garrantzia du eta ondorioak izan ditzake. Jakina zen Titanen eguratsa berezia zela; oso trinkoa, oso hotza (-183°C zolu-mailan) eta ia osorik nitrogenoz osatua. Hidrogenoa, metanoa, propanoa eta beste zenbait hidrokarburo ere aurkitu dira.

Iharduera kimiko handi honek, molekula konplexuagoen ekoizpena ere eragin lezake. HCN molekularen aurkikuntza, eritzi horren aldeko datua da. Voyager 1 zundak 1980.ean Titanen ingurutik igaro zenean detektatu zuen jadanik, baina ezinezkoa gertatu zitzaion datu zehatzagoak ematea. Irratiteleskopio milimetriko batez lan egin duen talde frantses honek, behar zen froga eman du. Beraz, Titan-en bizia sortzeko baldintza prebiotikoak badaude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila