Bizia galaxietan non bilatu

Astronomoek eguzki-sistematik kanpoko planeta-kopurua (gaur arte 18) ikusirik, ikerketa estatistikoak egiteari ekin diote.

Washingtoneko Unibertsitateko Guillermo Gonzalez-en lan-taldeak planetadun izar gehienek helioa baino pisutsuago diren elementuen kontzentrazioa dutela egiaztatu dute. Elementuon kontzentrazioa, astronomoek metal deitzen dutena, Eguzkiak duen kontzentrazioa baino bi-lau bider handiagoa da.

Ikertzaileek atera duten ondorioa planeta hauek (beti ere erraldoiak) batez ere aipatutako izarren inguruan osatzea omen da. Baina izar metalikoenak esne-bidearen zentroan daude.


Bestalde, elementu pisutsuen proportzio handia bizia sortzeko kontrakoa litzatekeela kontutan hartuz, Ipar Amerikako astronomoek galaxiaren erdian dagoen eraztun batean "bizi-eremua" finkatu dute.


Beste teorema batzuk planeta berri eta erraldoi hauen erdiak beren izarretatik harrigarriro hurbil egotean oinarritzen dira. Baina izarrok oso metalikoak dira. "Hain hurbil egotearen arrazoia, agian, planeta erraldoiak eratu bitartean astrorantz jotzea izan daiteke. Izarrok planeta harritsu txikiak beregana zitzaketen izarrak jotzeraino. Planeten materia urria izarrean barreiatuko litzateke azalean gehiegizko metal-kantitatea itsatsiz eta horrela izarron izaera faltsutuz. "

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila