Lurrean bizia nolatan sortu zen jakiterik ez da egongo agian, baina Estatu Batuetako bi ikertzailek diote ezinbestean gertatu zela; hau da, Lurreko kondizio haiek kontuan izanda, ez zegoela bizia sortu beste aukerarik.
Ikertzaile horien esanean, bizia sortu zeneko Lurrak energia asko zuen prozesu geologikoen eraginez; eta energia hori bideratzeko modua izan zen bizia sortzea. Hori bai, onartu dute oraindik ez dutela tresna teorikorik baieztapen hori frogatzeko.