Birusak mutazioen bidez deusezta daitezke

Erribabirina birusen aurkako drogak mutazio-kopuru handia sortzen du eta birusen "disoluzio genetikoa" eragiten du. Erribabirinak nola eragiten duen ikertzeak birusen aurkako droga eraginkorragoak diseinatzeko balioko du. Erribabirinak material genetiko gisa ARNa erabiltzen duten birusen aurka jarduten du. Besteak beste C hepatitis eta Lassa-ren sukarra gaixotasunetan erabiltzen da. Dena dela, oraingoz, C hepatitisa duten gaixoen % 30-40 inguruk baizik ez du lortzen sendatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila