Israelgo Rehovot-eko Weizmann Institutuko Hadassa Degani zientzialariak, erauzketarik egin gabe tumoreak onberak diren edo ez bereizteko sistema prestatu du. Kontraste bat injektatu eta organismoan segimendua egiten du erresonantzia magnetikoaren irudien zein analisi informatikoaren bidez.
Biopsia traumatikoak egin beharrik ez izatea da sistema honen abantaila nagusia. Bularrean tumorea zuten 18 emakumeri arrakastaz aplikatu zaie metodo hau. Zortzik fibroadenoma zuten eta beste hamarrek minbizia.