Elhuyar Fundazioa
Profeziak hala dio: "Bere izenak piztiaren zenbakia izango du". Oinarri honetatik abiatuz, Bill Gates demonioa dela diote hainbatek, bere izenaren letrak ASCII bihurtuz 666 zenbakia lortzen baita. Hauek dira balioak: B 66, I 73, L 76, L 76, G 71, A 65, T 84, E 69, S 83. Honek 663 ematen du, baina bere izena William Henry Gates III denez, azken hirua gehituz 666. Hori ez ezik, MS-DOS 6.21ek eta Windows 95ek biek ere 666 zenbakia ematen dute ASCII kodera bihurtuta. Egia ote?