Xibarta emeak zenbat eta luzeagoak eta handiagoak izan, orduan eta aukera gehiago dute bizirik irauteko eta kumeak aurrera ateratzeko. Horregatik dituzte gustukoago xibarta arrek, Hawaii Unibertsitateko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Gorteiatze-garaian, hainbat ar biltzen dira balea emeen inguruan, eta norgehiagoka aritzen dira, eme bakoitzarekin nor geldituko. Bada, Hawaiiko ikertzaileek ikusi dute xibarta emeak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta ar gehiago erakartzen dituztela: batez besteko luzeratik gorako metro erdi bakoitzeko, lau bat ar gehiago biltzen dira.