Bigarren jana

Arrain eltxojalea (Gambusia affinis) Ameriketako Estatu Batuetako (AEBetako) eta Mexikoko ibaietan bizi da. Baina AEBetako, Kanadako, antzinako Sobietar Batasuneko, Zeelanda Berriko eta Australiako ibaietan sartu dute, malaria kutsatzen duten eltxoen larbak jan ditzan. Ibai berrietan arrain honek eltxoak ez ezik bertako igelen eta beste anfibioen zapaburuak ere gustura irensten ditu.

Lee Kats ikertzailearen iritziz, zapaburuek ez dute harrapari kanpotarretatik defendatzeko modurik. Hori omen da anfibioen desagerpenaren hiru arrazoi nagusietako bat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila