Big Bangetik gaurdainoko objekturik indartsuena

Gamma izpien eztandak unibertso osoko objekturik indartsuenak kontsideratu dira gaurdaino, izan ere galaxia oso urrunetan gertatzen direla jakin baita. Eztanda hauen jatorria ezagutzeko garatu diren modeloek, ordea, astindu gogor bat jaso dute, onartutakoa baino ehunka aldiz indartsuagoa den eztanda bat aurkitu baitu BeppoSAX sateliteak.

Eztanda hau (GRB 971214 izenekoa) bai Lurretik eta bai espaziotik ikertu da, CGRO eta Hubble-etik hain zuzen ere, eta astronomoen ustez, orain arte ezagutu den fenomenorik energetikoena da. Eztanda honek supernoba batek baino ehunka aldiz energia gehiago askatu du eta, itxuraz, lehenengo segundoetan bere inguruan Big Bangaren ondorengo 1/1000 segundoan eman ziren baldintza bertsua gertatu ziren. Fenomeno hauek ulertzeko garatu diren modelo berrienek energia izugarri hauek zulo beltz birakarietan sortzen direla frogatu nahi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila