Bidaiarien beherakoak

Belgikako bederatzi medikuk lan interesgarri bat argitaratu berri dute "The Lancet" izeneko aldizkarian, turistek izan ohi dituzten beherakoei buruz. Gaixoen gorozkietatik 15.185 lagin hartu dituzte eta iragazketa-sistema berri bat erabiliz, campylobacter deritzon familiako mikroorganismoak isolatu dituzte. 83 pazienteren laginetan (%92k beherakoak zituzten) campylobacter berri bat aurkitu dute; campylobacter upsaliensis izenekoa.

Gaixoen beherakoa nahikoa berezia zen: bapatekoa eta astebete baino gehiago nekez irauten zuena. Sukarrak oso gutxi egiten zuen gora, baina %25 laginek odol-arrastoak zituen. Bidaiarien beherakoen eragilea C. upsaliensis dela pentsatzen da eta baita urdaileko ultzera besteak beste campylobacter batek sortzen duela ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila