Beste pauso bat eman dute hiesaren birusari zeluletara sartzea eragozteko

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, aurkikuntza horretan oinarritutako botikak sortzeko lehen pausoak ere eman dituzte. PLoS Biology zientzia-aldizkari espezializatuan eman dute ikerketaren berri, eta Euskadi Irratiaren Faktoria saioan aritu gara horri buruz.

Informazio osagarria: Hiesa: asko lortu da; asko falta da

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila