Beste eguzki-sistema bat

ure eguzki-sistemako planetak partikulen arteko talken bidez sortu zirela pentsatzen da.

Gure eguzki-sistemako planetak partikulen arteko talken bidez sortu zirela pentsatzen da. Antza denez, gaur egun fenomeno bera gertatzen ari da espazioan. 1983. urtean, Beta Pictoris izarraren inguruan gas eta hautsezko disko bat aurkitu zen. Hubble teleskopioaren bidez NASAko zientzilariek aipatu diskoaren osagaiak aztertu dituzte.

Diskoak bi zati ditu; batetik, milaka milioi kilometroko diametroa duen kanpoko eraztuna, bertan partikula solido txikiak daudelarik; bestetik, ehundaka milioi kilometroko diametroa duen barneko eraztuna, hasu gasez osaturik dagoelarik.

Astronomoentzat, gas hauek planetak sortzen ari diren seinale omen dira. NASAko arduradunetako bat den Albert Bojess-ek, gasa kanpo-eraztuneko partikula solidoen arteko talken ondorio dela dio. Talka batzuen ondorioz, zenbait partikula lurrindu egingo zen eta lurrin hau barneko eraztunerantz erakarria izango zen.

Aipatu zientzilariak dioenez “Beta Pictoris-en gertatzen ari dena eguzki-sistemaren sorreran gertatutakoaren antzekoa da. Hemendik, eguzki-sistema berri bat sortuko dela esatea, asko esatea da.”

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila