Beruna ala bentzenoa

Petrolio-konpainiek berunaren konposatu organikoen ordez bentzeno-kontzentrazioa handiagotu egin dute. Konponbidea, gasolinako bentzeno-kontzentrazioa mugatzea izango litzateke.

Automobiletan berunik gabeko gasolina orain dela urte batzuk hasi ziren erabiltzen. Egia da hirietako airea berunik gabeko gasolina erreta ez dela horrenbeste kaltetzen, baina berunik gabeko gasolinak ere baditu bere desabantailak. Petrolio-konpainiek berunaren konposatu organikoen (berun tetraetiloaren edo berun tetrametiloaren) ordez bentzeno-kontzentrazioa handiagotu egin dute.

Baina bentzenoa minbizi-sortzaile indartsua da eta gasolindegietan pertsona asko egoten dira ezinbestean gasolina-lurrinak arnastuz. Gainera bertako langileek berunik gabeko gasolina eskuak garbitzeko maiz erabiltzen dute. Konponbidea, gasolinako bentzeno-kontzentrazioa mugatzea izango litzateke.

1992. urtean Europako berunik gabeko gasolinaren kontsumoa portzentaiatan ikus daiteke goiko irudian.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila