Berriz ere 118. elementua

Berriz ere 118. elementua
2006/12/01 | Elhuyar

Kaliforniako fisikari-talde batek 118. elementua sortu duela esan du, orain arteko elementurik astunena. Esperimentua egiteko prozedura zein izan den azaldu dute, baina metodologia horri jarraituz beste inork ez du lortu emaitza bera. Elementu gisa onartu ahal izateko, ordea, ezinbestekoa da esperimentua, eta emaitza, errepikatzeko modukoak izatea. Zientzialari horiek berak lehen ere saiatu ziren hori frogatzen, baina datu faltsuak erabili zituztela leporatu zieten, eta mesfidantza sortu da.

1
226
2006
12
017
Kimika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila