Berotegi-efektua sortzen duen gas berria

Europako unibertsitateetako zientzialari-talde batek atmosferan berotegi-efektua eragiten duen gas berria aurkitu dute. Gas honek trifluorometil sulfuro pentafluorido (SF5CF3) izena du, eta sulfuro hexafluorido SF6 gas ezagunaren familiakoa da. Ikerlariek uste dutenez gas berria industriak sortua da, nahiz eta oraindik ez dagoen argi noiz eta nola sortzen den. Haren sorrera SF6 gasarekin loturik egon liteke, antzeko ezaugarriak baitituzte. SF6 gasa entxufeak, tenis-pilotak eta autoen gurpilak egiteko, baita metalen urtze-prozesuetan ere, erabili ohi da. Gas berriaren molekulek erradiazioak eragozteko ahalmen handia dute, eta bizitza luzea dute (milaka urte). Beraz, gure atmosferan gas horren kontzentrazio handia egonez gero, berotegi-efektu handia sortuko litzateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila