Elhuyar Fundazioa
Pentsa ezazu DVD bat zure gailura sartu eta mezu hau ematen dizula:"DVD hau hiru egunen buruan deuseztatu egingo da". Spectradisc izeneko konpainiak, epe jakin batean DVDak funtzionatzeari uzteko sistema asmatu du. Laserrak DVDaren azala ukitzen duenean, erreakzio kimikoa sortuko da eta diskoa ezingo da epe jakin batean irakurri. Bideoak alokatzeko eta demo komertzialetako produktua litzateke hau.