Benetako birus informatikoa

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa


Birus honen aurka ezin du ezer egin biruskontrakoak. Victor Cardenes geologoak aurkitu duen birusak CDaren azala jaten du. Ez da, ordea, birus informatikoa, CDaren azalean kokatu eta pixkanaka jaten duen onddo bat baizik. Geotrichum motakoa omen den onddo horrek ez du CDa une batetik bestera jaten, ia hiru urte behar baititu aluminiozko azalaren zati bat jateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila