Estatu Batuetako ingeniari batzuek koklearen, belarriko barraskiloaren, ordezko mekaniko bat egin dute.
Zirkuitu integratuak egiteko erabiltzen diren mikromekanizazio-tekniken antzerakoak erabili dituzte belarri mekaniko hori egiteko, eta horrek aukera ematen du ale-kopuru handiak nahiko modu onean ekoizteko. Baina, horretan hasi baino lehen, tresnaren sentikortasuna hobetu nahi dute.
Koklea mekanikoak benetakoaren antzera funtzionatzen du. Koklea barne-belarriko egitura kiribila da.
Zenbait hodik osatzen dute, eta hodi horietan uraren antzerako likido bat dago. Soinua iristen denean, uhinak sortzen ditu likido horretan, uhinek mintz bat mugiarazten dute, eta mugimendu hori garunera bidaltzeko seinale (korronte elektriko) bihurtzen da.