Behorrak esnegintzan

I.X.I.

Behor-esnea Kleopatraren bainurako eta Gengis Khan-en gudalosteak edateko izan dela erakutsi digu historiak. Produktuaren bertuteak ezagutuagatik, kontserbatzeko dituen arazoak medio eta animalia bakoitzak ematen duen kantitatea txikia dela eta, ez du zabalkunde handirik izan.

Baina William Lepetit-en eskutik, bestelako etorkizuna izan dezake behor-esneak orain. Frantziako Mosela departamentuan duen zalditegiko 15 Haflinger behorren esnea merkaturatu du 250 ml-ko poltsatan. Laster zeure botikan izango da salgai!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila