Behiaren odola oinarri harturik sorturiko produktua erabili nahi da pertsonengan odol-transfusioak egiteko. FDA (Food and Drug Administration) erakunde iparramerikarrak Biopure etxeari baimena eman dio bere produktuak kalterik ez duela sortzen frogak egin ditzan. Abantaila nagusiak, odolaren kontrol hobea eta emaile nahiz hartzailearen arteko bateragarritasunak (odol-talde berekoak izan beharra, etab.) alde batera uztea izango lirateke. Europan aurten urte bukaera aldera saiakuntza klinikoak egiten hastea espero da.