‘Begi alferra’, tantak txatalaren pareko

Estatu Batuetako John Hopkins Institutuak zuzendutako ikerketa batek erakutsi duenez, anbliopia edo ‘begi alferra’ umetan tratatzeko, txatala bezain eraginkorrak izan daitezke atropina-tantak. Tantak ongi lan egiten duen begian botatzen dira, egunean bat, eta behin-behineko ikusmen lausoa eragiten dute (atropina begietako hantura tratatzeko eta azterketa oftalmologikoen aurretik begi-niniak dilatatzeko erabiltzen da). 3 eta 6 urte bitarteko umeetan eta anbliopia oso gogorra ez denean, tantak txatalaren hautazko tratamendua izan daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila