Bateriaren premiarik ez

Turbinazko sorgailu edo alternadore guztiz txikiek egunen batean ordenadore, linterna, telefono eramangarri eta abarren pila eta bateriak ordezkatuko dituzte.

Alkandorako botoiaren tamaina izango du motoreak.

Estatu Batuetako Armadak Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeari sei milioi dolarreko aurrekontua esleitu dio miniaturazko motore txiki hau prestatzeko.

MITeko irakasle den Stephen Senturia injineruaren arabera alkandorako botoiaren tamaina izango luke. Funtsean konpresorea, erreketa-ganbara eta hegazkineko turborreaktorearen antzeko turbina izango lituzke. Gainera prototipoak hidrogenoa kontsumituko luke eta autonomia astetarainokoa izan dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila