Basoak nonahi soiltzen ari dira munduan eta urtero oihanak milaka hektarea galdu dituela entzuten dugu. Interesgarria da, ordea, horko zura eta egurra zertan erabiltzen den jakitea. NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAOk) kontsumoari buruzko datuak argitaratu ditu eta garbi ikusten da su-egurrerako kontsumoa eraikuntza eta altzarigintzarakoa baino bi aldiz handiagoa dela.