Ottawa-ko ikerketa eta garapenerako nazioarteko erakundean lanean diharduten bi ikerlari hondurastarrek, Goldfinger izeneko banana-barietate berezia lortu dute. Berezitasuna, inolako pestizidarik gabe gaur egun mundu osoan bananadiak hondatzen ari den onddo bati aurre egitea da.
Munduan gaur egun Cavendish banana da gehien lantzen dena, baina onddo txiki batek suntsitzeko arriskutan jarri du. Ondorioz, bananadietan hektareako 44 kilo pestizida erabiltzen dituzte, beste arloetan normalean 0,5 kilo erabiltzen badira ere. 1980 eta 1986 bitartean pestiziden eraginez toxikatuta Costa Rican 500 langile hil zirela uste da.
Banana-mota berriari onddoak ez dio kalterik egiten eta Brasilgo barietate bat Asiako beste batekin nahastuta lortu dute.