Gluxko ibilgailu espazialen eraikuntzan aditua zen eta Sobietarren espazio-esplorazioan lan handia egin zuen. Bigarren Mundu-Gerraren ondoren eta Sergei P. Korolev-ekin elkarlanean, SESBk garatutako espazio-programa desberdinetan garrantzizko betebeharra izan zuen.
Gluxko Ukraniako Odessan jaio zen 1929.ean, Leningradon egin zituen ikasketak eta Sobietar Batasun osoko zientzi institutuetan egin zuen lan. 1974.ean Korolev-ek sortutako taldeko zuzendari bihurtu zen. 1958.az gero Sobietar Zientzi Akademiako kide izan da. Bere lanen artean Buran transbordadore espaziala eta Energia jaurtigailuaren diseinua aipatu behar dira.
(Aldizkariaren ale honetan Balentin Gluxkok idatzitako artikulu bat dugu; Martitzerako bidea izenekoa).