Geobacteraceae familiako bakterioak uranioz poluitutako putzu bat tratatzeko erabili ditu Massachusetts Amherst Unibertsitateko ikerketa-talde batek.
Lehenago ere jakina zen bakterio horiek burdina digeritzeko gai zirela, baina, dirudienez, uretan disolbatutako uranio erradioaktiboa ere barneratzen dute metabolismoan; eta, hala, erradioaktibitaterik ez duen konposatu bat eratzen dute: uraninita.
Ikerketa uranioz poluitutako putzu batean egin dute. Hor, geobacter-ak ugalarazi dituzte eta, 50 egunen buruan, uranioaren % 70 uraninita moduan hauspeatzea lortu dute.
Beraz, geobacter-ek uranioa tratatzen lagun dezakete zuzeneko manipulaziorik gabe. Izan ere, uranioz poluitutako putzuak garbitzeko ura atera egin ohi dute, eta, toxikoa denez, arriskuan jartzen ditu langileak.